Hotz industrialderako altzariak fabriketan dabez

Urtean zehar ospatuko dabe urteurrena

Kide kooperatibeak 50 urte bete dauz

Kide kooperatibea / Bizkaia Irratia

Urtean zehar ospatuko dau Berriatuako Kide Kooperatibeak 50. Urteurrena. 1975. urtean sortu eben Kide Kooperatibea, Jose Maria Arizmendiarrietak eta Jose Maria Ormaetxeak. Biak, kooberatiba mugimenduaren bultzatzaile eta sortzaileak. Hotz industrialerako altzariak fabriketan eta merkaturatzen has izan Kide. Panel isolatuak eta hotz ekipamenduak egiten jarraitzen dabe. Agustin Bengoetxea lehendakariaren esanetan, momentu onean dago gaur egun kooperatibea. 180 beharginek osotzen dabe gaur egun kooperatibea. Honeetatik 130 Berriatuan bertan dagoz. Saiatu ziran Indian beste lantegi bat zabaltzen baina bertan behera geratu zan asmoa. Txinan egon dira hainbat urtez. Produktuen gama handitzea da aurrera begira daukien erronkea.

Urrian ospakizun handia

Kide kooperatibeak modu kolektiboan ospatu nahi da 50. Urteurrena. Apirilean hasiko dira ekitaldiak. Mendi martxa desbardinetarako kamisetak egingo dabez eta Felix Aldazabal zesta txapelketan be parte hartuko dabe besteak beste. Aldazabal, Kideko behargina izan zan. Urrian barriz, ekitaldi instituzionala izango da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00