Kafetxu Bana saioaren 19. atal honetan euskal telebistan egondako aurkezlerik ezagunenetarikoa izan dogu. Euskal Filologian lizentziatutako soziolinguista, umoristea eta telebista-aurkezlea da. 2019ko irailean Euskaltzaleen Topaguneko lehendakari izendatu eben. Tolosako udaleko euskarako teknikaria eta SIADECO alkarteko soziolinguista be izan da. Ibilbide profesionala aztertu dogu, eta gaur egun zertan dabilen be azaldu deusku tolosarrak.