Kirmen Uribe idazlea pozik dago txikitan amestu ebana lortu daualako

Coffe House Press argitaletxeak Bilbao-NY-Bilbao eleberriaren bertsino itzulia kaleratu barri dau AEBetan

Kirmen Uribe: “Oso gaztetatik idazten nituan poemak, institutuan hasi nintzan”

Kirmen Uribe Bilbao-NY-Bilbao liburuaren aurkezpenean, NY. / Instagram @kirmen.uribe

Kafetxu Bana 11. atalean Kirmen Uribe idazlea daukagu. Ondarroan jaio zan eta Gasteizen ikasi eban Euskal Filologia eta Literatura, orain New Yorken bizi da. Bi poema-liburu ditu: Bitartean heldu eskutik (2001, Susa, Kritika Saria) eta 17 Segundo (Susa, 2019). Eta lau eleberri, ezagunena, Bilbao-New York-Bilbao.

Beste alde batetik, orain dala egun batzuk, Eusko Ikaskuntzak Kirmen saritu dau XXI. mendeko euskal literaturaren barritzaile nagusietako bat izateagaitik, eta euskeraren eta euskal kulturaren enbaxadore argia nazinoartean izateagaitik. 2022ko urrian, estatu batuetako Coffe House Press argitaletxeak Bilbao-NY-Bilbao eleberriaren bertsino itzulia kaleratu dau. Kafetxu Bana saioan azaldu deusku zelan hasi zan idazten, zergaitik, noiztik… eta beste kontu batzuk. Iñigo Martinez eta Kepa Arrizabalagari buruz be eritxia emon deusku, ondarrutarlez.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular