Bilboko Ingeniaritza Eskolako Eolo ikertaldeak argitaratu dau egindako lana

Nature-Scientific Reports aldizkarian argitaratu da ikerketa honen emaitza

Klima larrialdiak ez dauka eraginik itsas energia barriztagarrietan

UPV/EHUn eginiko ikerketa baten arabera, mende honetan klima aldaketak ez dau eragin nabarmenik izango itsas energia berriztagarrien produkzinoan.

Bilboko Ingeniaritza Eskolako Eolo ikertaldeak argitaratu dauan lan batek dino klima aldaketeak ez detsola kalte handirik eragingo, 2100. urtera arte behintzat, itsas energia berriztagarrien produkzinoari, berotegi efektuko gasen emisinoek gora egin arren. Nature-Scientific Reports aldizkarian argitaratu dan azterlan honen arabera, modu egokian jarraitu ahal izango da gure itsasertz eta ozeanoetako energia baliabide berriztagarriak eraginkorki ustiatzen, eta lagundu egingo dau horrek emisinoak gitxitzeko eta ekonomia deskarbonizatzeko helburua betetzen. Hauxe izan da klima aldaketaren eta itsas energia berriztagarrien inguruan egin dan lehen ikerlana mundu mailan. Gabriel Ibarra-Berastegi Eolo taldeko ikertzaileak emon deusku honen barri.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00