Erretzea gaixotasunen aurrean prebenidu ahal dan arrisku-faktorea da

Koldo Callado EHUko Medikuntza Fakultadeko irakasleak erretzeari uzteak daukan garrantzia gogoratu deusku

Koldo Callado: “Nikotina adikzinorik gogorrenetarikoa eragiten dauan droga da”

Koldo Callado EHUko Medikuntza Fakultadeko irakasleak erretzeari uzteak daukan garrantzia gogoratu deusku asteon Aupa Bizkaia irratsaioko Zientzia tartean. Erretzea gaixotasunen aurrean prebenidu ahal dan arrisku-faktorea izan arren, nikotina adikzinorik gogorrenetarikoa eragiten dauan droga da. Beraz, erronka gogorra da.

Horretarako, hainbat tratamendu desbardin existiduten dira. Batetik, laguntza psikologikoa dago. Horren harira, Osakidetza berak programa bat dauka martxan. Bestetik, tratamendu farmakologikoen aukerea dago. Beraz, oso tratamendu anitzak dagoz momentu honetan. Edozelan be, erretzailearen borondatea ezinbestekoa da kasu guztietan.

Zigarro elektronikoak

Askok zigarro elektronikoak erabilten dabez gaur egun zigarro arrunten ordez. Calladok esan deuskunez, zigarro elektronikoak be txarrak dira, batzuk nikotina bakoak izan arren. Izan be, nikotina ordezkatzeko erabilten dan likidoan kaltegarriak diran produktu batzuk dagoz.

Egoerari ikuspuntu orokor batetik helduta, Calladok uste dau urrats garrantzitsuak emon dirala tabakoaren esparruan azken urteetan. Esaterako, erretzaileen tasa nabarmen jaitsi da eta geroz eta kontzientzia handiagoa dago gizartean.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00