"Euskal Hezkuntza Zerbitzu Publikoaren sorkuntzea oso garrantzitsua da" zehaztu dau Tellituk

Nekane Artolak hartu dau Koldo Tellituk lagatako ikastolen buruzagitzea

Koldo Tellitu: “Gehien kezkatzen gaituena lerro bakarreko ikastolak dira”

Koldo Tellitu / Bizkaia Irratia

Nekane Artola gipuzkoarra izango da aurrerantzean Euskal Herriko Ikastolak erakundeko presidente barria. Koldo Tellituren lekukoa hartuko dau azken urteetan Pasaia-Lezo Lizeoan jardundako profesionalak. Trantsizinozko lehendakaria izango dala zehaztu dabe Ikastolen Federazinotik. 2024ko ekainean ikastolen VII. biltzarra egingo dabe eta orduan lemazain barria aukeratuko dabe.

17 urte egin dauz Ikastolen Alkarteko presidentearen karguan Koldo Tellituk. Ikastolen egoereak hobera egin dau urte guzti honeetan. Tellituren berbetan hainbat erronka izan dira, urterik urte beteten joan diranak. Eraldaketa juridikoarena esaterako.

Egun bat gogoratu beharko baleu urte guzti honeetan, Koldo Tellituk, Ikas Elkar sortu zaneko eguna aukeratuko leuke. Elkar argitaletxeak eta Ikastolen Alkarteak bat egin eben eguna. Unerik gatxenak, ordea, taldean izandako barruko eztabaidak. Bidean ezagututako hezkuntza sailburuei buruz be jardun dogu Tellitugaz. “Jokin Bildarratz ezagutzen dodan pertsonarik baikorrena da” zehaztu deusku.

Hezkuntza legearen aurreproiektuaz be egin deusku berba Koldo Tellituk. Elkarrekin Podemos eta PSE Euskadiko Ezkerra, baita PP be kritiko agertu dira legearen aurreproiektuagaz. Sozialistek maila berean gureko leukiez esaterako euskerea eta gaztelera. Honetaz guztiaz bere eretxia emon deusku Tellituk.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular