Konjuntibitisaren ganekoak azaldu deuskuz asteon Juan del Arco botikariak. Gogoratu dauanez, udan zehar, sarritan areagotu egiten dira arazoak eta hondartzako areak esate baterako holangoak eragin leikez. Konjuntibitis mota bat baino gehiago dago eta ondorioz, tratamenduak be desbardinak dira. Ohikoa izaten da kolirioak emotea holangoetan. Kolirioen artean be bereiztu behar da, ze, infekzinoak izaten dira askotan. Kasu honeetan, antibiotikoa daukan kolirioa hartu beharko litzateke.
Betaurrekoen erabilerea
Juan del Arco botikariak betaurrekoen erabilerea aholkatu dau uda sasoi honetarako. Betaurrekoakaz eguazkiaren aurrean babesa eskaintzeaz gain, konjuntibitisa hartzea be saihestu geinke bere esanetan.