Dinamika barria azalduko deutse herritarrei aurretik

5 etxola jarri dira herrian zehar konpostagailuakaz

Konpostajearen bitartez materia organikoa birziklatzen hasiko dira Bakion

Konpostajea egiteko etxolen aurkezpena Bakion / Bizkaia Irratia

Bakion konpostajearen bitartez materia organikoa birziklatzen hasiko dira. Bakioko Udalak, herri garbiago, jasangarriago eta berdeago baten bidean pausu hau emotea erabagi dau. Amets Jauregizar alkateak Bizkaia Irratiari esan deutsanez, danon ardurea da hondakinen kudeaketea. Bakion, hondakinen inguruko diagnostikoa egin zan 2021. urtean. Horren arabera, aurreko urtean, 2020an etxeetan 1.362 tona zabor batu zan. Datua ikusita Udalak konpostajearen aldeko apostua egitea erabagi dau. Orain arte, bosgarren kontenedorea, organikoen kontenedorea, ostalaritzan baino ez egoan. Etxeetan sortzen dan hondakin organikoak batzeko pausua emongo da orain. Herritarrek, kolektiboan egin ahal izango dabe konpostajea edo bestela banaka. Herrian zehar jarriko dira konpostagailuak etxola berezi batzuetan. Honeen diseinua azpimarratu dau Bakioko alkateak, garbiak eta erakargarriak izango direla aipatuz.

Dinamikaren azalpena

Bihar, zezeilaren 14an,  arratsaldeko 18:00etan konpostajearen dinamikaren ganekoak azalduko dauz Bakioko Udalak udaletxeko pleno aretoan. Parte hartu gura izan ezkero, web orrialdean emon daiteke izena edo telefonoz deituta. Geroago bisita praktikoak be eskeiniko dabez gura daben herritarrentzat.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00