‘Nabar‘ izena dauka Moxalen hirugarren lan luzeak. Hannot Mintegia musikari eta ekoizleak gidatutako proiektua zemendiaren 16an argitaratu dau. Lehenengo eta bigarren diskoen “nahasketa” dala azaldu deusku abeslariak. ‘Zaldikatu‘ 2019an atara eban kolaborazinoz beterik, eta ‘Arrebetxe‘ bakardadean sorturiko lana 2020an, pandemian murgilduta idatzi eban eta “hizkuntza musikal barri bat” ezagutu ebala azaldu deusku. Miren Narbaiza, Anari, Joseba B.Lenoir, Ainara LeGardon, Txufo Wilson, Aitor Etxebarria edo Jatsu Argarate hirugarren lanaren parte dira, Moxalek “erreferente lez”daukozanak.
Aupa Bizkaia saioan izan dogu Hannot Mintegia abeslaria.