‘La casa’ pelikula Lekeitioko zineman astegoien honetan

David Madarietak aste honetako plataformetan dagozan estreinaldiak aitatu deuskuz

‘La casa’ pelikula Lekeitioko zineman astegoien honetan

Zapaturo lez zinean aditua dan David Madarietagaz egin dogu berba Aupa Bizkaia irratsaioko Zine tartean. Astero, Lekeitioko zineman dagoan pelikularen barri emoten deusku. Astegoien honetan emonaldi bakarra egongo da. ‘La casa’ pelikula egongo da ikusgai.

Plataformak

Netflix eta Prime Video plataformetako estreinaldien errepasoa be egiten dogu Davidegaz. Netflixen azpimarratzekoak: ‘Ashley Madison: Sexo, mentiras y escándalos’ dokumentala, ‘Vanderpump Rules’ reality showa, ‘The 8 Show’ reality showa, ‘El maestro y la música azul’ telesaila eta ‘Los Bridgerton’ telesaila. Prime Video plataforman: ‘99’ dokumentala eta ‘Un Caballero en Moscú’ telesaila.

Beste albiste eta podkastak...

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular