‘La lucha por la vida‘ Pio Baroja 98ko Belaunaldiko idazle handietako bat zanaren trilogia da. Antzezlana Arriaga Antzokiak Madrilgo Teatro Español Antzokiagaz egindako koprodukzinoa da. Zezeilaren 17an estreinauko da eta hilaren 26ra arte egongo da ikusgai Arriaga Antzokian. Danetara, 7 emonaldi eskainiko dira.
2011ko Literatura Dramatikoa Sari Nazionalak, José Ramón Fernándezek antzerkirako egokitzapena egin dau. Eta 2013ko Antzerki Sari Nazionalak, Ramón Barea bilbotarrak zuzendu dau. Orain dala gitxi Arraiaga Antzokiaren ‘El viaje a ninguna parte’ ekoizpenean egin eban moduan, Bareak zuzendari lanak eta aktore lanak buztartzen dauz. Bareagaz batera, Aitor Fernandinok, Olatz Ganboak, Ione Irazabalek, Itziar Lazkanok, Sandra Martinek, Alfonso Torregrosak, Leire Ormazabalek, Diego Pérezek eta Arnatz Puertasek osotuten dabe aktoreen taldea.
Ione Irazabal aktoreak azaldu deuskunez, erritmo biziko obrea da. Hamar aktoreen artean ia 100 personaia antzezten dabez eta ia 60 bat eszena dagoz.
Emonaldiak
Zezeilaren 17an estreinauko da ‘La lucha por la vida’, 19:30ean. Astegoienean beste emonaldi bi izango dira, zapatuan (18an) eta domekan (19an), 19:00etan. Antzezlana Arriaga Antzokiko agertokira itzuliko da zezeilaren 23tik 26ra bitartean: hilaren 23an eta 24an, 19:30ean, eta hilaren 25ean eta 26an, 19:00etan. Danetara, 7 emonaldi programau dira. Aurreikusita dago ‘La lucha por la vida’ obrak gira bat egitea udagoienetik aurrera, datorren denboraldian.