LABeko Josunek gaur egun bizi daben egoerea plazaratu deusku

Azken asteetan, hainbat langilek enpresaren partetik zigor larriak jaso dabez

LAB: “Oso larria da Amazonek bide errepresibo horretatik jarraitzea”

Greba Amazon-Trapagaran / Herri Irratia

Bi langile zigortu dabez zinta garraiatzailea gelditzeagatik, zirkulatzen ari ziren pakete guztiak ezin kudeatu izanagatik, guztiz onartezina dan lan-kargea dala-eta. Bestalde, ordezkari bat zigortu dabe nagusi baten argazkia “karikaturizatzeagatik”, inolako froga barik. LABen esanetan, oso larria da Amazonek bide errepresibo-bide horretatik jarraitzea eta sindikatuko ordezkari bat zigortzea frogak aurkezteari uko eginaz. Jarrera horrek enpresak hilabete honeetan erakutsi dauen estrategia antisindikalari erantzuten deutsola uste dau LABek.

Azken mogimendu horreek Amazonek azken hilabeteetan hartutako estrategiaren barruan kokatzen dirala adierazi dau sindikatuak. LABek Trapagarango Amazon zentroan hitzarmen propio bat negozietako garatutako ekintza sindikala hasi ebanetik, erraldoiaren erantzuna beti izan da bardina: Bizkaiko garraio-hitzarmena aplikatzen jarraituko da, nahiz eta ez deutson erantzuten zentro logistiko baten errealitateari eta ez dituan langileen beharrak asetzen. Enpresak ez dau inola be negoziatu gura. LAB sindikatuko Josunegaz berba egin dogu Aupa Bizkaia saioan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular