Poesia ataleko sariak eta ikus-entzunezkoa be banandu dira

Gaur izan da sari emote ekitaldia foru jauregian

Labayru Fundazioarentzat izan da aurtengo Ohorezko Lauaxeta saria

2024. urteko Lauaxeta Sariak banandu dira gaur goizean Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitzan. Euskerearen nazinoarteko egunaren atarian emoten dauz urtero sariok Foru Aldundiak. Ohorezko Lauxeta Saria, Labayru Fundazioarentzat izan da aurten. Igone Etxebarriak batu dau saria Elixabete Etxanobe Ahaldun Nagusiaren eskutik.

Poesia atalean, sari bi emoten dira; 35 urtetik gorakoen atalean, Harkaitz Canok jaso dau saria, “Ulu egiteko bolondres bila”  lanagaitik. 35 urtetik beherakoen artean barriz Oihane Zuberoa izan da iraabzlea, “Bia aldiz iraun” poema bildumeagaitik.

Azkenik, ikus-entzunezkoen atalean Aitor Baztarrikarentzat izan da Lauaxeta saria, “Jesus Carrera, Hodarribiko Gorria” lanagaitik.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00