Abusu ikastolako gazteek parte hartu dabe aste honetako irratsaioan

Zortziko Txikia irratsaioan bertso asmakizunekaz eta oin ezkutuekaz olgau be egin dogu

Lagunei eskainitako bertsoak prestatu dabez Abusu Ikastolako gaztetxoek

Abusu Ikastolako gaztetxoak / Bizkaia Irratia

Abusu Ikastolako gaztetxoak izan dira aste honetako Zortziko Txikia irratsaioan bertsolari. Zelango ikastola dan kantatu dabe lehenengo, bertsoak jolas egin eta asmakizunak be kantatu dabez, eta euren lagunik onenekin zelango plazan egingo leukiezan be kontatu deuskue.

Zortziko Txikia irratsaioa zapaturo emititzen dogu, goizeko 11:30ean hasita. Bizkaiko Bertsozale Alkarteagaz lankidetzan eta Bilboko Udalaren laguntzagaz, ikastetxeetan lantzen daben bertsolaritzearen lagina ekarten dogu Bizkaia Irratira astero.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular