Gazteak kontratetako laguntza-programak Lanbiden

Hamaseitik hogetamar urtera bitartekoentzako lan aukerak dira

Lanbideren gazteentzako laneratze laguntzak

Lanbideren web gunean egin leiteke hasierako alta-eskaerea.  Eskaerea bete ondoren, zure erreferentziazko LANBIDE bulegora joan beharko dozu kurriculuma osatzeko

Hitzorrdua esekatu leiteke erreferentziako bulegoan,  web orrian sartuta.

Enpresentzako onurak

Lehen Aukera programak honek enpresetan gazteak kontratetea bultzatzen dau; gazteek hasierako esperientzia eskuratu dagien ikasi duben formakuntza-arloan. Kontratuak  mugabakoak edo praktikaldikoak  izan daitekez ( gitxienez 6 hilabetekoak).

EAEko enpresei edo bestelako erakundeei diru laguntzak emotea, gazteak kontratatzeko. Gazteak langabeak, edo lan-esperientziarik bakoak izan behar dira. Eta kontratuak gazte honeen formakuntza arlokoak izan behar dira. Helburua da gazteen  enplegagarritasuna hobetzea (eskuratuko daben lan-esperientziari esker); eta  lan-arloan oinarri sendoa hartzea.

Informazino gehiago

Investigo programea

Programa honek I+G+B arloko ikertzaile edo profesional gazteak kontratatzea sustatzen dau. Eta honeek ditu xede: ikerketa-proiektuetan parte hartzeko gaitasuna daben gazteak, profil zientifiko eta teknologikokoak.

Xedea

Erreztasunak emotea gazte honeek kontratatzeko. Batetik, I+G+B arloko ikertzaile gazteak, teknologoak, teknikariak eta beste lanbide-profil batzuetakoak; eta bestetik ( egoki bada), ikerketan laguntzeko langileak  (Europar Batasuna-Nextgeneration EU erakundeak finantzatutako Oneratze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren barruan).

Informazino gehiago

Txanda kontratuak

Programa honek langabetua edo landuna kontratatzea sustatzen dau. Kontratuak mugagabea eta lanaldi osokoa izan behar dau. Eta xede dau enpresako langile baten erretiro partziala osatzea.

Barrikuntza-prozesuan eta langileak behar dituen enpresak. Langile honeen profila izan leiteke, batetik, gazteak (hain zuzen be,  aldaketa teknologikoetara egokitzeko gaitasuna daben talentu gaztea); eta, bestetik, 45 urtetik gorako pertsonak ( lan-bizitzan zehar eskarmentua eta formakuntza eskuratu dituenak).

Informazino gehiago

Administrazino publikoetan lehen lanbide-esperientzia izateko programea

Programa honek  administrazino publikoan gazteak kontratatzea bultzatzen dau. Xede dabe administrazino-arloan lan-esperientzia eskuratu nahi dauen gaztea. Kontratuak praktikaldikoak dira; eta iraupena, 8-12 hilabete bitartekoa.

Erraztasunak emotea herri-administrazinoetan gazteak kontratatzeko. Holan gazteek eskuratuko ditue, batetik, hasierako lan-esperientzia; eta bestetik, gaitasunak eta trebetasunak ( administrazinoak emondako zerbitzu-arloan). Hori guztia, Europar Batasunak finantzatutako Oneratze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren barruan (Nextgeneration EU).

Informazino gehiago

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular