Gai feministak lantzen dabezan Lisipe zigilupean argitaratu dau Susa argitaletxeak Leire Milikua Larramendi abadiñarrarean saiakerea. “Lur gainean, itzal azpian. Emakume nekazariak eta partehartzea” izenburuagaz bere ikerketa lan lerroak plazaratu dauz: landa-eremua, herritarren partehartzea, genero bardintasuna…
Irakurrieran irratsaioan parte hartzen daben idazle guztien antzera, disko bat ekarri dau barriketaldia girotzeko. Arratialdeko “Vinagre de Moderna” taldeak autoekoiztutako punk diskoa aukeratu dau. Bederatzi kantuko lana da eta letra kritikoek zeharka berak landutako gaiak musikaz plazaratzen dabe. Gainera, etena egin dauan musika taldea barriro entsaiatzen hasita dagoala jakin dau Leire Milikuak.
Liburuaren izenburua, lan guztiaren “iparrorratza” izan dala aitortu dau idazleak. Gainera, bere familiako amamak be izan dauz idazlanerako iturri, izan be, gehienak nekazariak izan diralako hautuz edo patuz. Lanari esker, landa-eremura ezeze, bere erroetara gerturatzeko balio izan deutso.