Txorierriko Baserri Antzokian ospatuko dabe bihar Landa Eremuko Emkaumeen eguna, Bizkaiko Foru Aldundiak antolatutako ekitaldi bategaz. Arantza Atutxa Ingurune naturaleko Foru diputaduak emongo deutse ondo etorria goizeko 10.00etan, eta goiz osoan era bateko eta besteko jarduerak eukiko ditue. Emakume baserritarren lan plana aurkeztuko dabe. Amaterra aholkularitza enpresea ibili da egiten, horretarako emakume baserrritarrekin hainbat tailer eginda. Bihar egingo dabe lan plan horren aurkezpena.
Gaurko Garoa tartean horixe izan da gaietarikoa, baina Edorta Unamunok Gernikako plazako generoaren eta prezioen barri be emon deusku.