"37,5 lan orduko astea negoziatzea asko kostau da, guretzat oinarrziko elementua izan da" dino Lander Martinezek

"Oso baikorra naz, laster gobernu bat izango dogu" esan dau Sumarren diputaduak

Lander Martinez: “Enpresa energetiko batzuk ez dabe demokraziaren lana onartzen”

Lander Martinez / Bizkaia Irratia

Lander Martinezek esan dau gehien irabazten dabenak bankuak eta enpresa energetikoak dirala eta zergen bitartez honeei kobretan jaken dirua herritarren onurarako dala. Espainiako Gobernuak enpresa energetikoei ezarri deutsen zerga sistema malgutu ezean Petronorrek proiektu batzuk etengo dauzela iragarri eban atzo. Sumar alderdiko Lander Martinezek gogor kritikau dauz Josu Jon Imazek eta Emiliano Lopez Atxurrak asteon esandakoak.

Inbestidura saioa eta negoziazinoak

Atzo PSOE atzo lehenengoz modu ofizialean eta publikoan Carles Puigdemontegaz batzartu zan Bruselan. “Oso baikorra naz, laster gobernu bat izango dogu” esan dau Sumarren diputaduak. EAJgaz eta PSOEren negoziazinoari buruz Martinezek esan dau norberaren agendak eta alkarrizketak bateragarriak izan behar dirala.

“Gobernuak agenda bat euki behar dau eta hori da PSOEk eta guk adostu doguna. Agenda bat planteatu programa bat garatzeko. Gero legeak proposatzerakoan, detaileetan sartzerakoan negoziazino barriak egongo dira beste alderdiakaz baina gobernu batek bere bidea izan behar dau” azaldu dau Martinezek.

Gazako egoereari buruz, 37,5 orduko lan asteari buruz, Urdaibai Guggenheim museoaren proiektuari buruz edo ordezkapenak egiten dabilzan EHUko irakasleen egoereari buruz be berba egin dogu Sumarreko Bizkaiko diputaduagaz “Goizeko Izarretan” saioan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular