Barre egin eta hausnartzeko moduko gaia eskaintzen dau kale ikuskizunak

Leioako Umore Azokan estreinauko da

“Lanean Jarraitu 75”, Barsanti konpainiaren lan barria

Barsanti konpainiaren antzezlan barria / Bizkaia Irratia

Barsanti konpainiaren Lanean Jarraitu 75 izeneko kale ikuskizun barria estreinauko da Leioako Umore Azokan. Jaialdi honen XXIV. edizinoa maiatzaren 16tik 19ra bitartean egingo da. Barsantik, hilaren 17 eta 18an eskeiniko dau LJ 75 (Lanean Jarraitu 75)/ST 75 (Seguir Trabajando 75). Euskerazko eta gaztelerazko bertsinoak eskeiniko dabez hain zuzen.

Umorea ardatz

Mama Crea da Barsanti konpainiaren lan barri honen ekoizlea. Esan behar, oraingo honetan be, gai sozialak aztertzen dabezala, beti be umoretik ulertuta eta ironia handiagaz. 75 urtean erretiroa hartzea da hain zuzen, gai nagusia kasu honetan. Pako Revueltas da zuzendaria eta aktore lanetan be badabil, Aritza Rodriguez, Asier Fragas eta Juanjo Oterogaz batera. Barsantik, Leioako estreinaldiaren ostean, herri askotan eskeiniko dau kale ikuskizun barria. Garagarrilean bakarrik, Zaldibarren, Sopelan, Arrasaten, Erandion, Berrizen, Lasarten, Arrigorriagan, Zornotzan eta Durangon eskeiniko dabe.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular