Barikua
Kontzertuetatik hasita, Andoni Aizpuru Quartet Bilboko Jazzon aretoan izango da. Flema, La Linea Roja, Doble Fuerza eta Negra Calavera Bilboko Stage Live aretoan arituko dira, Aire ahizpak Loiuko Lauroetako San Migel elizan, eta Laprast erromeria taldea Ondarroan.
Antzezlanei jagokonez, Harea Bilboko Pabiloi 6 aretoan izango da, Euforia Getxoko Muxikebarrin, eta House of Gestures Bilboko Guggenheim museoan.
Dantza emonaldiei jagokonez, 22 eta We’re All Fish Barakaldoko Antzokian izango dira, Lattice Gernika-Lumoko Lizeo antzokian, eta The Marginal Man eta Jarana SP Bilboko BBK Salan.
Eta bertsolaritzari jagokonez, bertso saioa Zeberioko Eusebio Aldekoa egoitzan izango da.
Zapatua
Kontzertuei jagokonez, Sueder Bilboko La Floresta parkean izango da. Depedro Galdakaoko Kultur Etxean arituko da, Clutch eta Bokassa Bilboko Santana 27-Fever aretoan, eta Gozategi eta Lehian Erandiogoikoan.
Dantza emonaldiei jagokonez, Twist Again Bilboko BBK Salan izango da.
Bertsolaritzari jagokonez, Señora sariketako finala Plentziako Gaztetxean izango da.
Domekea
Kontzertuen artean, Sal del Coche Abadiñoko Amaraun Arte Fabrikan izango da, Moses and the Tablets Getxoko Muxikebarrin, Javier Corcobado Bilboko Kafe Antzokian, eta CocoRosie eta Niños Luchando Bilboko Kafe Antzokian.
Antzezlanei jagokonez, Alai familian Getxoko Muxikebarrin izango da, eta Harea Bilboko Pabiloi 6 aretoan.
Eta bertsolaritzari jagokonez, Argi baltza VI. bertsolari gazteen sariketa Muxikan izango da.
