NEIKER zentro teknologikoak hamar bat urte daroaz artzaintza berreratzailearen inguruan ikertzen. Ikerketa honetan ardiak lur saila txikietan larratzea eta egunero lur sailaz aldatzeak onura asko dakarrela ondorioztatu dabe. “Alde batetik klima aldaketa arindu leike eta aldi berean lurraren emonkortasuna hobetu” esan deusku Nerea Mandalunizek, NEIKERreko Animalia Ekoizpen eta Baliabide Naturalen Kontserbazino saileko ikerlariak.
Teknika honen bidez, artaldea partzela txikietan izten da denbora tarte laburrean, eta gero soloari atsedena emoten jako lurraren kalidadea hobeto kontserbetan dala bermatzeko. Lurraren emankortasuna hobetzen dau, ekoiztutako bedar kantitatea handitzen dau eta karbono aztarna murrizten dau, hori guztia ardien esne ekoizpenari eragin barik.