Itsasoan bizi izandako guztia bere sormen lanean islatu eta Euskal Herrian partekatzeko asmoa dauka orain

Atlantikoa bakarka zeharkatu eta, ondoren, familiagaz batera Karibeko hainbat uharte nabegatu dauz

‘Lau Teila’ proiektua amaituta, Euskal Herrira itzuli da Jose Pablo Arriaga

Jose Pablo Arriaga eta bere familia / Jose Pablo Arriaga

Urtebete itsasoan emon ostean, etxera itzuli da Jose Pablo Arriaga eskultore markinarra. Lau Teila izeneko arte proiektua amaitu dau, Atlantikoa bakarka zeharkatu eta, ondoren, familiagaz batera Karibeko hainbat ugarte nabegatu ostean. Orain, itsasoan bizi izandako guztia bere sormen lanean islatu eta Euskal Herrian partekatzeko asmoa dauka.

Esperientziaren balorazino oso positiboa egin dau Jose Pablo Arriaga eskultoreak. Naturarekin eta familiagaz urtebetez bizitakoa “aberasgarria” izan dala azaldu dau, eta halako esperientziek persona lez hazteko balio dabela nabarmendu dau. Horren harira, argi adierazo dau: “edonork egin beharko leuke horrelango bidaia bat”.

Lau Teila proiektua artistaren ibilbidean urteak daroazan teilaren sinbolismoan oinarritu da. Horretarako, belaontzia egokitu eta prestaketa logistiko zein personal handia egin behar izan eben, nahiz eta hasieran aurreikusitakoa baino denpora gitxiago izan guztia antolatzeko. Itsasoko etapea amaituta, Arriaga lanean hasi da dagoeneko. Bidaiak emondako bizipenak eta jasotako esperientziak etorkizuneko sormen proiektuetan islatu gura dauz, eta laster horreen barri emongo dauela aurreratu dau Bizkaia Irratian.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00