
Laura Garraido PPko legebiltzarkidearen esanetan, EAJ, PSE-EE eta Elkarrekin Podemos-en erreforma fiskal honek kalteak ekarriko ditu ekonomiari. Atzo Confebask patronaleko ordezkariekin batzartu ziran, patronalarentzat erreforma fiskal hau zigorra da eta PP-k be horregaz bat egiten dau. Garridoren esanetan, fiskaltasunean ezkerrera egin da eta aukerea galdu da zergak murrizteko, ekonomia dinamizetako eta hazkunderako. PPren proposamena erreforma integrala zala esan deusku Laura Garridok, zergak tramo guztietan bajatzea.
Adinez txikiko migratzaileen banaketea
Adinbako atzerritar ez lagunduen banaketeari dagokionez, Garridok argi eta garbi adierazi dau ez dagoela ados Espainiako gobernuak hartutako neurriekin. Bere esanetan, banaketa hori autonomien artean adostu barik egin da, eta ez da behar dan legez aztertu Autonomia Erkidego bakoitzak adinbako horreen beharrei erantzuteko daukan gaitasuna. Garridok kritikau dau erabagi honeek interes politikoakaitik hartu dirala, eta ez benetako integrazino-politika baten barruan. Bere iritziz, Estadua arduratu beharko litzateke finantzaketa eta kudeaketa aktiboago batez, Autonomia Erkidegoen bizkar ez izteko erantzukizun osoa, baliabiderik emon barik.