Lea-Artibaiko geologia, kultura eta gastronomia barne hartzen dabezan 6 jarduera eskeiniko dira

Lekeition, Ondarroan, Markinan... abentura, esplorazino eta dastaketez gozatu ahalko da

Lea Artibai Fest asteburu bitan egingo da

Jaialdian parte hartu ebenak igazko edizinoan / Bizkaia Irratia

Aurten bere, Leartibai Fundazinoaren ekimenez, Lea Artibai Fest ekitaldiaren edizino barri bat
ospatuko da urrian zehar, Lea-Artibai eskualdeko baliabide ezezagunenak modu ludiko eta lasaian ezagutarazteko helburuagaz. Lea Artibai Fest 2023 bi asteburutan jarraian egingo da eta eskualdeko geologia,kultura eta gastronomia barne hartzen dabezan 6 jarduera eskainiko ditu. Bertaratzen diranek abentura, esplorazino eta dastaketez gozatu ahalko dabe.

Egitaraua urriaren 21ean (zapatuan) hasiko da Ispasterren ibilbide geologiko zirraragarri bategaz. Bertan, parte-hartzaileek Ogeila hondartzako harribitxi naturala arakatu eta eskualdeko milaka urteko geologia ezagutuko dabe. Hasi aurretik, hamaiketakoa egingo dabe herriko tabernan. Hurrengo egunean, urriaren 22an, alkargunea Lekeitio izango da. Bigarren asteburuan jarduerak Markina-Xemeinen hasiko dira. Urriaren 28an (zapatua)
argazkizaleek argazki rally interesgarri bat egiteko aukera izango dabe herriko ondarea ezagutzen daben bitartean.
Edizino hau amaitzeko, urriaren 29an, Ondarroako kultura eta itsas bizitza izango dira mintzagai herriko neskatilek gidatutako bisitan. Arrantzarekin lotutako lanbideak eta emakumeek Kantauriko portuetan daben garrantziaren inguruko azalpenak emongo dabez. Leartibai Fundazinoko turismo arduraduna Nekane Irusta gure artean izan da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular