Leartibai Sarien helburua eskualdeko ekintzaileak omentzea da

Proiektuak aurkezteko azken eguna azaroaren 27a izango da

“Leartibai Sariak” ekimenaren lehenengo edizinoa sortu da

Leartibai Fundazinoan lanean / Leartibai Fundazinoa

Leartibai Fundazinoak, orain arte antolatutako Lea-Artibaiko Enpresa Proiektu Lehiaketaren hariari jarraituz, Leartibai Sariak ekimena sortu dau. Bizkaiko Foru Aldundia, Lea-Artibai eta Busturialdeko Kooperatiben Mahaia Elkartea eta Lea-Artibai eskualdeko 12 udalen laguntzeagaz jarri da martxan. Lehiaketa honetara proiektuak aurkezteko azken eguna azaroaren 27a izango da.

Leartibai Sariak barrikuntzakaz datoz; izan be, sarituko diren kategoriak 3tik 5era zabaldu dira. Horrela, 2021-2022 epealdian Lea-Artibai eskualdean negozio barri bat martxan jarrita edo 2023an martxan jartzeko asmoa daben ekintzaile guztiak aurkeztu leitekez lehiaketara. Kooperatiba ereduko negozioei dagokienez bere epealdiak bardinak dira. Aurten Lea-Artibaitarra, emakumea eta ekintzailea izateak be saria izango dau, negozio barria 2021-2022 epealdian jarri bada. Horrez gain, gazteen ideia onena bere sarituko da. Azken kategoria horretan parte hartzeko ezinbestekoa da 18-35 urte artean izatea eta eskualdeko udalerriren batean erroldatuta egotea.

Ekimen honen helburu nagusiak dira Lea-Artibaiko ekintzaileak omentzea, eskualdean lanpostuak barriak sortzea eta emakumeen artean ekintzailetza sustatzea. Leartibai Sarien lehenengo edizino honetan 5 modalitate sarituko dira (sariak ez dira euren artean bateragarriak):

Negozio-ideia barritzaile onenari saria: 2.000 €.

Merkataritza, ostalaritza, turismo eta zerbitzu enpresa onenari saria: 2.000 €.

Kooperatiba ereduari saria: 2.000 €.

Gazteen negozio-ideia onenari saria: 2.000 €-ko erosketa bonu bat.

Emakume ekintzaileari aipamen berezia eta saria: 500 € eskudirutan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00