Abuztuaren 1etik aurrera Pello Rodriguez izango da Mondragon Korporazinoko buru barria

Mondragon Korporazinoko kooperatibetan 70.500 behargin dabilz lanean gaur egun

Leire Mugerza: “Mondragon ondo egoan eta korporazinoak indartsu jarraitzen dau”

Leire Mugerza (Mondragon Korporazinoa) / Bizkaia Irratia

Mondragon Korporazinoak igaz 593 milioi euroko irabaziak euki ebazan. Taldeko kooperatiben irabaziak aurreko urtean baino %34 handiagoak izan ziran. Mondragon taldeak salmentetan 11 mila milioi euroen bolumena gainditu dau eta urtea ona izan dala esan deusku Leire Mugerzak, Mondragon Korporazinoko batzorde iraunkorreko buruak, Goizeko Izarretan irratsaioan. “Oso urte ezegonkorra izan da baina egia esan emoitzen aldetik oso urte positiboa izan da. Inbertsinoak oso garrantzitsuak izan dira horrek etorkizuna eregiten dauelako” zehaztu dau Mugerzak. Mondragon taldeko kooperatibetan 70.500 behargin dagoz gaur egun eta inbertsinoetara 369 milioi euro bideratu ebezan 2023an, aurreko urtean baino %6,4 gehiago hain zuzen be.

Behargin premiaren arazoari aurre egiteko Mondragonek Mexikon daukan Queretaroko unibersidadeagaz gazteak laneratzeko eta talentua erakarteko lankidetza sortu dabe. “Ikastetxetan eta enpresetan dana aldatu behar da. Progama pilotu batzuen bitartez formazinoaren %70 enpresetan emoten da eta %30 ikastetxetan. Talentuaren berkualifikazinoa izango da beste ardatzetako bat” azaldu dau Mondragon Korporazinoko ordezkariak.

Txina, Mexiko eta AEBetako merkaduei buruz be luze eta zabal berba egin dogu Mugerzagaz. “Une honetan AEBtan Txinan baino aukera gehiago daukaguz” esan dau kooperatibistak. Europak Txinari aurre egiteko muga-zergak edo arantzelak jarteko egokitasunari buruz berba egin deusku. “Auto-elektrikoen baterietan Txinak egindako inbertsino erraldoiaren ondorioz arriskua Txinako enpresekiko sortu ahal jakun menpekotasunean dago” ohartarazo dau Mugerzak.

Gaur egun espainiar estaduan sortzen dan makina-herramintaren %60 Mondragon Korporazinoak egiten dau. Makina-herramintaren alorrean Mondragonentzat oso urte ona izan dala esan dau Mugerzak. “Energia barriztagarrien sektorean, estanpazinoetan, aeronautikan oso indartsu gagoz eta BECeko biurtekoak gure produktuen barri emoteko aukerea emongo deusku” aitatu dau MCko ordezkariak.

EROSKIk eta FAGORek izandako hazkundeei buruz eta kooperatibetako beharginen geroari eta orainari buruz be berba egin dogu Mugerzagaz.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00