Abuztuaren11tik 15era bitartean izango dira emonaldiak

Kontzertuak, Lekeitioko Andra Mariaren Zeruratzea parrokian izango dira

Lekeitioko Itxas Soinua nazinoarteko 43.musikaldia martxan

Magna Boskotea / Bizkaia Irratia

Lekeitioko Itxas Soinua musikaldiko koordinatzailea,  Oihana Etxabe izan dogu Lau Haizetara saioan, eta besteak beste egongo diran taldeen zertzelada batzuk emon deuskuz.

Musikaldi honen helburuak alde batetik musika klasikoa eta abesbatzak bultzatzea, sektore profesional eta amateurra bultzatzeko egituraketa sortzea, sormena sustatzea eta  musika klasikoa, lirikoa, folklorikoa eta goi mailako musika eta abesbatzaren mundua eskuragarriago eta parte hartzaileago izatea.

Kontzertuak 22:00tan izango dira Lekeitioko Andra Mariaren Zeruratzea parrokian eta sarrerak, egun bakoitzean egunekoak 21:00tatik aurrera atarian salgai egongo dira 5 euroren truke.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular