Lekeition uda sasoian, herriko sarreretan dagozan hiru aparkalekuetan ibilgailua iztearren ordaindu egin beharko da. Next Generation diru laguntzak jasota, ordainketa sistema digitala ipiniko leukie. Gernikatik eta Markinatik etorrita aparkalekuak dagoz Lekeitioko sarreretan, horreetan ezarriko leukie ordainpeko sistemea. Azken urteetan ordainpeko aparkalekuak hainbat herritan ezarri dabez. Getxon, Plentzian, Gorlizen, Bakion, etab. Lekeitio neurri hau ezarten azkenetakoa dala azpimarratu deusku Ander Aldazabal alkateak.
Herriko barrualdean egoiliarrek bakarrik aparkau ahal izateko aukerea aztertzen dabilz orain baina azken honetaz hondino ez da erabagirik hartu. Lekeitiarrek urteetan eskatu daben gauza bat ei da hori Aldazabalen berbetan.