Arriluze Txallenge egingo dabe zapatuan

Arriluze Txallenge-en batutako dirua leukodistrofien aurka erabiliko da

Leukodistrofien kontrako igerialdia Getxon

Leukodistrofien kontrako igerialdi solidarioa egingo dabe zapatuan Getxon, Arriluze inguruetan. Iaz egin eben lehenengoa Arriluze Txallenge, Swim Camp Getxo-k antolatuta, eta bertan aspaldi egiten zan zeharkaldi bat berreskuratua. Lehenengoz 1934an egin zan, beste izen bategaz: Abra-ko zeharkaldia, Excelsius egunkariak antolatuta. Urte pilo bateko etenaldiaren ondoren, iaz berreskuratu eban Swim Camp Getxok, helburu solidarioagaz. Arriluzeko erainikaren paretik abiatuko dira igerilariak eta Ereagako hondartzan eukiko dabe helmugea. 3.000 metroko distantzia izango dau guztira. 11.00etan hasiko da zeharkaldia, 13.30etan sari banaketea, 14.00etan oparien zozketea eta 14.30etan Still River-en kontzertua Punta Begoñako galeria inguruetan. Arratsaldeko 17.00etan amaituko da aurtengo Arriluze Txallenge.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00