Galdetegiak dagoz herritar guztien eskura

Udalak diagnostikoa egingo dau Bermeo fobiarik bako herri bizigarria izatea lortzeko

LGTBI+pertsonen errealidadea ikertzen Bermeon

Bermeon LGTBI+ errealidadea aztertzen / Bizkaia Irratia

Bermeoko Udalak LGTBI+ pertsonen errealidadearen ganeko diagnostikoa egingo dau. Aipatu dabenez, herria, matxismoa eta LGTBI+ fobiarik bako esparru bizigarria izatea lortu gura dabe. Hiruki Larrosa kooperatibeagaz batera egingo dabe diagnostikoa. Honeek egin dabez aurretik holakoak beste herri batzuetan.

Galdetegiak

Hiruki Larrosa kooperatibako Joseba Gabilondok azaldu deuskunez, badaukiez daburduko herritar batzuk identifikatuta. Batan batek bere kabuz ikerketan parte hartu gurako baleu, zabalik dagoz ekarpenak hartzeko. LGTBI+ pertsonen errealidadea ezagutzeko asmoz, alkarrizketak prestatu dabez. Alkarrizketa honeek era pribaduan egingo dira. Era berean, bermeotar guztiei begirako galdetegia be prestatu dabe. Diagnostikoaren barri emoten dauan karteletan dagoen QR kodea eskaneatuta jaso daiteke galdetegia edo bestela Bermeoko Udalaren webgunean. Paperean be badagoz udalaren eraikinetan. Hiruki Larrosatik esan dabenez, zenbat eta jente gehiagok parte hartu, orduan eta aberatsagoa izango da emaitza.

Emaitza urte amaierarako

Alkarrizketak eta galdetegien erantzunak jasota, ondorioak atara ahal izango dabez. Urte amaierarako lan hau amaituta egotea itxaroten dabe. Emaitza horreek kontuan hartuta Bermeoko Udalaren Bardintasun sailak, LGTBI+ politikak diseinatu ahal izango dauz. Helbide elektroniko bat be sortu dabe prozezuaren ganeko edozein galdera egiteko: LGTB@bermeo.eus.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular