"Fast Fatum" bere lehen poema liburua aurkeztu deusku Libe Goitiak

Bernardo Atxagaren poemakaz euki eban lehen hartuemona liburua idazten hasi zanean

Libe Goitia: “Nire poemek ez daukie izenbururik”

Libe Goitia Bizkaia Irratian / Bizkaia Irratia

Elkar argitaletxearen eskutik argitaratu dau Galdakaoko Libe Goitiak bere lehen poema liburua: “Fast Fatum”. Bernardo Atxagari erreferentzia zuzena egiten deutsola aitortu dau irratsaioan idazleak. Izan be, liburua idazten hasi zanean euki ebalako berak lehen hartuemona Atxagaren literatureagaz. Berba inglesakaz berba jokoa egiteko aukereak be erakartzen eban. Izenburua erabagitea oso erreza egin jakola be kontatu deusku, nahiz eta bere poemek izenburua eukitea arraroa izan.

The Lumineers talde estatubatuarraren musikea aukeratu dau solasaldia janzteko.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular