Dekretu horren ondorioz, umeak 5.700 euro baino gehiagoko laguntza jasoko dabe urtero, 18 urte bete arte. Mendetasuna edo baliaezintasuna izanez gero, kopuru hori bikoiztu ahal izango da. Laguntza hau ikasketa arautuetan matrikulatuta dagozanentzat edo 25 urtetik beherakoentzat be izan daiteke. Dekretuak 10.000 euroko laguntza bakarra aurreikusten dau, 2003tik umezurtz gelditu diranentzat. Dirulaguntza indarrean jarri eta gehienez be bi urteko epean eskatu beharko da atzeraeraginezko laguntza hori.
2003.urtean indarkeria matxistari buruzko estadistikak egin ziranetik hildako 53 emakumeetatik 40 umezurtzei lagunduko deutsela uste da.
Hurrengo urterako 450 000 euroko aurrekontua egin da. Partida hori handitu egin leiteke eta Eusko Jaurlaritzako Gizarte Zerbitzuen Sailaren esku egongo da, eta zabaldu ahal izango da.