Dekretua datorren urterako onartuta egotea itxaroten da

Drekutu horrek 5.700 euro baino gehiagoko laguntzak ekarriko ditu urtero

Indarkeria matxistaren ondorioz hildakoen umezurtzentzako diru-laguntzak

Lide Amilibia, Gizarte Politiketako sailburuordea Eusko Jaurlaritzan / Euskadi.eus

Dekretu horren ondorioz, umeak 5.700 euro baino gehiagoko laguntza jasoko dabe urtero, 18 urte bete arte. Mendetasuna edo baliaezintasuna izanez gero, kopuru hori bikoiztu ahal izango da. Laguntza hau ikasketa arautuetan matrikulatuta dagozanentzat edo 25 urtetik beherakoentzat be izan daiteke. Dekretuak 10.000 euroko laguntza bakarra aurreikusten dau, 2003tik  umezurtz gelditu diranentzat. Dirulaguntza indarrean jarri eta gehienez be bi urteko epean eskatu beharko da atzeraeraginezko laguntza hori.

2003.urtean indarkeria matxistari buruzko estadistikak egin ziranetik  hildako 53 emakumeetatik 40 umezurtzei lagunduko deutsela uste da.

Hurrengo urterako 450 000 euroko aurrekontua  egin da. Partida hori handitu egin leiteke eta Eusko Jaurlaritzako Gizarte Zerbitzuen Sailaren esku egongo da, eta zabaldu ahal izango da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular