Herriz Herri Gutun Zuria Bilbao jaialdian

Entzun saio osoa

Literatureari nagusi aste honetako Herriz Herri saio berezian

Berba dariola lelopean, Azkuna Zentroak Gutun Zuria Bilbao letren nazinoarteko jaialdia hartzen dau egunotan. Hitzaren adierazpen guztietan fokoa jarrita, edizino honek, besteak beste, ikaslentzako topaketak, itzulpegintzako profesionalentzako prestakuntza, literatur solasaldiak, euskal sorkuntzari buruzko topaketak eta sormen prozesuari buruzko hitzaldiak izango dira. Nobedade moduan, jaialdian sail barri bi dagoz: Gutun Zuria +Pro kongresu profesionala, liburuaren industriari zuzendua, eta Gutun Zuria Zabalik, urtean zehar hedatzen dana. 16. edizinoa martiaren 2ra bitartean egingo da.

Herriz Herri saioa Azkuna Zentroan izan da asteon. Beñat Sarasola jaialdiko aholkularia, Igor Estankona Euskal Kulturgileen kidea, Miren Agur Meabe idazlea eta Sonia Rueda artistea igaro dira Bizkaia Irratiko mikrofonoetatik.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular