Loraldia Eskola eta ‘Narratiba Berriak‘ ekimenak aurkeztu dauz Loraldiak. 300 ikasle izango dira aurten Loraldia Eskolan. Urriaren 27an barriz, ‘Narratiba Berriak’ jardunaldia egingo da lehenengoz Bilbon. Bizkaiko zazpi ikastetxetan, euskerazko kultura garaikideagaz lotutako proiektuak garatuko dira. Durangon, Bilbon, Portugaleten, Gatikan eta Zeanurin dagoz ikastetxe honeek. Lore Jokoak, 7 Kantu, Kamara Sartu, Airean, Ttipia eta Lorekolore proiektuak garatuko dira. Amaia Ocerin, komunikazino arduradunak azaldu deuskunez, belaunaldi barriek euskal kulturea ezagutu, bizi eta partekatzea da asmoa. Sortzaile izan daitekezanentzat laguntza handia izan daiteke ekimen hau. Dana dala, Ocerinek, besteei be laguntzen deutsiela esan deusku, euskerea ikasteko adibidez.
Sorkuntza digitala
Urriaren 27an bestalde, Bilbon, ‘Narratiba Berriak’ jardunaldia egingo da lehenengoz. Sortzaileei zuzendutako ekimena da. Sormen Digitala bekaren barruan sartzen da. Etena egin dabe aurtengo deialdian eta horren ordez, sortzaileei, trebakuntza digitalean laguntzeko jardunaldia antolatu dabe.Goiz osoan eskeiniko da saioa eta aurretik izena emon behar da. 50 lagun egongo dira gehienez. Roger Casas-Alatriste egile, hizlari eta aholkulariak gidatuko dau jardunaldia. Tailer praktikoa eskeiniko dau. Loraldiaren web orrian emon daiteke izena ‘Narratiba Berriak’ jardunaldian.
