Pandemiaren ostean gas isurien emisinoa areagotu dala salatu dau Greenpeaceko Lorea Floresek

Greenpeacek 2022ko ingurumen neurrien balantzea egin eta 2023rako erronkak aurkeztu dauz

Lorea Flores: “Nafarroan Euskadin baino energia barriztagarri gehiago ekoizten da”

2022an eraitsitako zentral bat / Greenpeace

Greenpeace GKEk 2022an energia barriztagarrien errekord historikoa lortu dala nabarmendu dau. Kutsatutako lurren eta zaborren legearen onarpena be azpimarratu dabe. Aurtengo aurreikuspenak onak dirala azaldu deusku Greenpeaceko Euskal Herriko koordinatzaileak, Lorea Floresek. Esate baterako supermerkaduek, uztailetik aurrera, kilo t’erdi baino gitxiago pisetan daben frutak eta barazkiak ezingo dabez plastikoetan salgai jarri, granelean saldu beharko dabez.

Euskadin eta Nafarroan erregai barriztagarrien aldeko apostu zehatza egin da. Araban 2025erako amaituta egongo diran parke eoliko bik ingurumen baimena jasoko dabe. Bizkaian, Enkarterrin, beste bi aurreikusita dagoz. Greenpeacetik dinoe bide hau ona dala baina Nafarroan Euskadin baino eneregia barriztagarri gehiago ekoizten dala eta Eusko Jaurlaritzak barriztagarriak indartzeko lurralde plana bi urtez atzeratu dauela.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular