Hurrengo urtean deshobiratze fase barri bati ekingo deutse Amorebieta-Etxanoko kanposantuan

Aranzadik eta Gogorak 51 pertsonen gorpuak topau dabez dagoeneko

Lourdes Herrasti: “Zornotzako hilerrian 200 gudariren gorpuak egon leitekez”

Zornotzako kanposantuan agertutakoa / Irekia

Amorebieta-Etxanoko hilerrian 200dik gora gudari eta milizianoren gorpuzkinak egon daitekez. Gerra Zibileko 51 gudari eta milizianoren gorpuzkinak aurkitu dira dagoeneko. Gogora institutuak dei egin deutse inguruan desagertutakoen familiei harremanetan jarri daitezan, eta holan, identifikazino baterako prozesua martxan jarteko.

Lourdes Herrasti Aranzadi Zientzia Elkarteko kidea euki dogu gaur Goizeko Izarretan saioan.

Hurrengo urtean bigarren fase bat egingo dabe, lurpean dagozan gorpuzkin gehiago atarateko. Dokumentazino historikoaren arabera, gehiago egon daitekez bertan. “Agertutako gorpuzkin gehienak Gerra Zibilean frontean aritutako gudari eta milizianoenak dira. Asko kamioietan Amorebieta eta Gernikako ospitaleetatik ekarritakoak” azaldu deusku Herrastik. Desobiratze lanak hilerriko eremu zehatz baten egin dira. Lurperatzaileek ondo egin eben lana, zaindutako lan baten aurrean dagozala esan deusku Errastik.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular