Gaur, urtarrilak 21, Besarkadaren Nazinoarteko Eguna ospatzen da, eta honen inguruan berba egin dogu Jirabiran saioan psikologea dan Lucía Casadogaz. Berak hainbat kontu azaldu deuskuz, horreen artean, besarkadak emon eta jasotzearen garrantzia azpimarratu dau. Bestalde, besarkadaren iraupena be garantsitzua dala esan deusku, ez dala bardina 3 seguduko besarkada edo 30 segundukoa, Casadok azpimarratu dau ganorazko besarkada bat 20 segundutik gorakoa dala.