Zaintzaile askorengan aldiberekotasuna emoten da Marina Sagastizabalen eretxian

"Gure gizartean zaintzarako denborea ez da kontuan hartzen" esan dau EHUko irakasleak

M. Sagastizabal: “Zaintzaren banaketea arlo produktiboari begira egiten da”

Marina Sagastizabal / Nuria González (UPV/EHU)

“Gizarteak ez dau baloretan zaintza lana eta garrantzi handia dauka” gogoratu deusku Marina Sagastizabalek.
EHUko Lan Harremanetarako fakultadean irakaslea da Sagastizabal eta SUSA argitaletxeagaz “Hiruki gatazkatsua” liburua argitaratu dau. Zaintzarena sektore feminizatua dala argi dago, eta gaur egun errekonozimendurik ez daukala hori be agerian dago Sagastizabalen eretxian. “Zaintzale asko aldiberekotasunean ibilten da” salatu dau adituak.

Gizarte politiketan erabagi bat baino gehiago hartu beharko litzateke zaintza sektorean aldaketak egiteko. Hasteko zerbitzu publikoa indartu egin behar dala esan dau Sagastizabalek asteon Goizeko Izarretan saioan egin deutsagun alkarrizketan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular