Venezuelako gizarteak gaur egun bizi dauen polarizazinoaz luze eta zabal berba egin dabe gaur Goizeko Izarretan saioko tertuliakideek. “Nicolas Madurok sinisgarritasun guztia galdu dau, hauteskundeetako botoen aktak orain entregauta be, berandu da, baten batek faltsuak dirala pentsau leike” esan dau Jasone Aretxabaletak. “Venezuelan petrolaren produkzinoa %20 igo dala eta BPGa be igo dala pentsau behar da. Horri be begiratu beharko jako” adierazo dau Begoña Erraztik. “Pablo Gonzalezen kasuari hedabide askok ez deutse jarraipenik egin baina orain Venezuelak atxilotutako bi bilbotarrei bai. Venezuelan Madurok manifestari batzuk jazarteko egindakoa be ez dot ondo ikusten” azaldu dau Eneko Callek.
Gatiburen agurrari buruz edo Euskadik daukan energiaren menpekotasunari buruz berba egin dabe Jasone Aretxabaletak, Eneko Callek eta Begoña Erraztik.