Maider Zalduondok, Bizkaia Txakolineko komunikazino arduradunak, irailean izango dan Mahasti Artean jaialdia aurkeztu deusku

Irailaren 8ti 10era ospatuko da jaialdia Enkarterrin

Mahasti Artean jaialdian Bizkaiko txakolinagaz gozatu ahal izango da

Mahasti Artean jaialdiko kartela / Bizkaiko Txakolina

Mahasti Artean jaialdiak kultura, gastronomia, kirola eta natura buztartzen dauz. Bizkaian zehar bidaiatzen dauan jaialdi gastronomiko eta kultural iraunkorra urtero ospatzen da hainbat herritan.

Aurten Enkarterrin egingo dabe, bere errekorrengatik, panorama harrigarriengatik eta bihurgune bakoitzean ezkutatutako harribitxiengatik ezaguna dan eskualdean. Rolls-Royce autoen bilduma pribatu handiena, mahasti eta etxe indiarrak…

Plan parebakoak kultura mahasti bikainetan bizitzeko eta txakolinaz, gure gastronomiaz, naturaz eta landa-bizitzaz gozatzeko.

Otxaran-Zalla eta Galdamesko mahastietan Eñaut Elorrieta, Esti Markez, Mou Trumpet eta Kimu Txalapartaren kontzertuak izango dira, baita Nerea Garmendiaren komedia, buztarketak eta yoga saioak be. Hori guztia eskualdeko sukaldaritzaren eta Bizkaiko Txakolinaren dastaketekin.

Gaur Lau Haizetara Maider Zalduondo, Bizkaiko Txakolineko Komunikazino Arduraduna etorri da, jaialdiaz berba egiteko.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular