Euskal Herria Sketchcrawl taldean hausnarketea egiten hasita dagoz

Altsasun egingo da Sketchcrawl topaketea zapatu honetan

Margozten zaleak diranentzako deia

Gorka Belasko selfia ataraten topaketen parte hartzaileei / Bizkaia Irratia

Euskal Herriko marrazkilariek Sketchcrawl topaketea daukie zapatu honetan Altsasun. Mundu mailako ekimena da Sketchcrawl. 82. Aldia da oraingoan baina hemen Euskal Herrian 2012. urtetik dago abian. Donostian egin eben lehen deialdia eta ordutik ez da eten. Topaldi batzutan hamar lagun batu dira eta 60 batzera be heldu dira askotan. Holangoetan bakotxak bere koadernoa daroa eta ikusten dauana marraztu. Esan behar ez dala zertan marrazkilari profesionala izan behar topaketa honeetan parte hartzeko.

Altsasun zapatuan

Altsasun hurrengo hitzordua zapatu honetan, hilaren 27an. Goizeko hamarrak aldera jarri dabe hitzordua. Nahi dauanak hartu leike parte. Ez da zertan aurretik izenik emon behar. Hori bai, bazkaltzen geratu ezkero, orduan aurretiaz jakinarazo behar da lekua hartzeko. Topaketen ostean, Sketchcrawl ekimenaren sare sozialetan kaleratzen dira sortutako marrazkiak. Esan behar bestalde, pandemia ostean hausnarketa prozesua hasi zala taldean.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular