"Aurtengo azaroaren 25ean arretea indarkeria digitalean jarri behar dogu" esan dau Maria del Riok

"Etxebizitzaren alorra aurrekonturik txikiena daukana da" adierazo dau Bilboko EH Bilduren bozeroaleak

Maria del Rio: “Udal gobernuak proposatutako aurrekontuek ez dabe anbizinorik”

María del Río (Bilboko udaleko EH Bilduren bozeroealea) / Bizkaia Irratia

Bilboko Udalak indarkeria matxistearen aurkako ekitaldia Azkuna Zentroan egin dau gaur goizean. 2003tik 123 emakume eta 12 ume hil dabez. Aurten, urtea hasi danetik, bost emakume hil dabez. Datuak gogoratu eta ikuspegi zabal bat eskatu dabe EH Bildutik. “Aurten arreta, indarkeria digitalean jarrita daukagu” esan deusku Maria del Riok, Bilboko EH Bilduko bozeroaleak.

Aurrekontuak

Del Rioren eretxian, Bilboko Udal Gobernuak datorren urterako aurkeztutako aurrekontu proiektuak ez dauka ez anbizinorik ez ibilbide orririk be. “Ez dago negoziazinorik. Udal gobernuak helburu bakarra aitatu dau, zerbitzu publikoak mantentzea, anbizino faltea nabaritzen dogu” esan dau EH Bilduko zinegotziak.  EH Bilduk aurkeztutako emendakin partzialek, besteak beste, etxebizitza politikeari, zaintzearen ereduari, merkataritzeari eta ingurumenari begiratzen deutsiela esan deusku Maria del Riok.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00