Marian Etxabek lehen pertsonan bizi izan eban heroinarekiko menpekotasuna

Heroinaren atzaparretatik ihes egitea lortu dau emakume honek

Marian Etxabe: “Gauza askogaz apurtu behar da drogatik urtetako”

Bizkaia Irratiko Lau Haizetara irratsaioan, Marian Etxabe ondarrutarrak bere bizitzako kapitulu gogorrenetako bat alkarbanatu dau. 80ko hamarkadan heroinak gogor jo eban herrietako bat izan zan Ondarroa. Marianek lehen pertsonan bizi izan eban egoera latz hori. 40 urte geroago, bere esperientzia partekatu dau, gazteei droga-munduaren arriskuak agerian izteko asmoz.

Marianek esan deusku oso gazte hasi zala drogen munduan. 16 urtegaz probau eban heroina. Aurretik, anfetaminak hartzen hasi zan. Gero, lagun  baten bitartez, heroinagaz kontaktua izan eban eta menpekotasun-prozesua azkar etorri zan. Bere berbetan, orduan ez eben droga horrek ekarri leikiezan ondorioen jakituria. “Jenteak ez ekin zer zan benetan, ez geunkan idearik bez zertan sartzen gengozan” azaldu dau, “belaunaldi oso bat joan zan”.

Urte gogor askoren ostean, Marianek argia ikusi eban, laguntza eskatu eban eta bizitza barri bati ekitea erabagi eban. Sendatze-prozesua luzea eta konplexua izan zala esan deusku, baina gaur egun drogaz libre dago eta bere esperientzia beste batzuei laguntzeko erabilten dau.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00