Maribel Salcedo: "Boluntarioak topetea gatxa da"

Arratiako Caritaseko arduraduna Igorren egindako Herriz Herri saioan izan da

Maribel Salcedo: “Boluntarioak topatea gatxa da”

Frantzisko Aita Santuak domekarako, zemendiaren 19rako deitutako Pobreziaren kontrako Munduko Eguna dala-eta, Caritas Bizkaiak ekitaldi bat antolatu dau Bedian bezperan. Arratiako Caritaseko arduraduna, Maribel Salcedo Herriz Herri saioan izan da. Maribelek ekitaldi honi buruz berba egin dau, noiztik egiten dan eta zelako helburuagaz. Bolondres edo boluntarioei jagokonez “gatxa” dala gaineratu deusku, eta arlo honetan asko dagoala egiteko azpimarratu dau.

Antolatutako ekitaldiagaz lotuta, azken asteetan txartelak saldu dabez eta zapatuan zozketea egingo da. Aurton Eduardo Traver Bediako farmazialariak Koopera Euskadi gobernuz kanpoko erakundeagaz batera Ginea-Bisaun sustatzen dauan proiektu solidario batera bideratuko da batutako dirua. Afrikako herrialde horretan kirurgia, oftalmologia eta ginekologia espezialidadeetan interbentzino kirurgikoak egiteko aparatuak eta tresnak emoteko bideratuko da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular