Hainbat alkartek, taldek eta norbanakok Marikobaso espazioa sortu eben orain urte bi Derion

Gunea lau ardatzen inguruan oinarritzen da: euskera, kulturea, feminismoa eta ekologismoa

Marikobaso, euskera, kultura, feminismoa eta ekologismoan oinarritutako espazioa

Txerra Rodriguez eta Gontzal Jauregi / Bizkaia Irratia

Marikobaso espazioa Derioko erdigunean dago. Gontzal Jauregi eta Txerra Rodriguez kideek Herriz Herri saioan azaldu deuskuenez, Marikobaso orain urte bi jaio zan gune kulturala da. Lau ardatzen inguruan oinarritzen da: euskera, feminismoa, kulturea eta ekologismoa. Herrian beharrizana ikusi eben lau ardatz horren inguruan, eta hori izan zan abiapuntua.

Marikobaso izena Derio eta Zamudio artean dagoan auzo batetik dator. Txerra Rodriguezen esanetan, bazterreko auzo bat da Derion. Kanposantuaren eta aireportuaren artean dago, eta horrek baldintzatu dau auzoa bera. “Izen horregaz adierazo gura gendun guk lantzen doguzan lau balore horreek Derion apur bat bazterrekoak zirala eta erdigunera ekarri gura genduzala”. Eta orain Marikobaso Derioko erdigunera ekarri dabe.

Urte biko ibilbidean 90-100 ekitaldi inguru antolatu dabez. Danerik apur bat: kultur ekitaldiak, ikastaroak… Hileon, esaterako, Domekak Olgetan, zineforuma,  artisautza azokea, bizkaiera iakstaroa, pintxada feminista… antolatu dabez. Marikobaso espazioak egonaldi artistikoak be eratu gura dauz. Urrian lehenengo egonaldi artistikorako deialdia zabaldu eben eta egitasmoari esker, Derioko sortzaile batek Marikobaso espazioa erabiliko dau, asteon hasita 2024.ko apirilera arte. Gazte honek jantzigintzearen inguruko beka artistikoa garatuko dau bertan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular