Modu independientean argitaratu dau eta Bubok plataforman eskuratu daiteke

6 ipuin dakarz Jon Ander Fidalgok

‘Hainbat’, Bilbon bizi dan urretxuarraren lehen liburua

Jon Ander Fidalgo / Bizkaia Irratia

Jon Ander Fidalgo ezagutu dogu gaur Bizkaia Irratian. Hainbat izeneko bere lehen liburua aurkeztu deusku. Urretxuarra da izatez, baina Bilbon bizi da aspaldion. Komertziala da bera ogibidez. 31 urte daukaz eta orain dala urte bi hasi zan idazten. Liburua kaleratzeko ideia, aspaldikoa dala esan deusku eta argi eukala hasieratik idatzitakoa argitaratuko ebala. 6 ipuinek osotzen dabe bere lehen liburua. Euren artean ez dago loturarik eta gaiak be desbardinak dira bata eta besteen artean.

Autoekoiztutako lana

Hamaika izena jarri gura izan eutson hasieran lanari eta hamaika ipuin idatzi. Kontua da, azkenean ohartu zala ez zirala 11 izango. Idazteko prozesuari jagokonez, ez dau ipuin bat hasi eta amaitu jarraian, denbora bat joan da bakotxa amaitu arte. Azkenengo ipuina da luzeena, 45 orrialdekoa. Laburrenak, barriz, 3 orrialde daukaz. Jon Ander Fidalgok modu independientean argitaratu dau bere lehen liburua. Bubok izeneko plataforman eskuratu daiteke. Diseinua, adimen artifizialaren laguntzeagaz egin dauala azaldu deusku egileak. Momentuz, Hainbat idatzi dau eta honakoak daukan erantzuna zein dan ikusi gura dauala esan deusku.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00