Markina-Xemeinen, Portugaleten eta Elorrion izango da aurten Gure Zirkua. Bihar hasiko da Gure Zirkuaren seigarren birea. Ibiltariena izango dala emon dabe jakiten, orain arte baino, hiru leku gehiagotan egongo direlako gitxienez. Asmoen artean dago lehenengoz Bilbo Ezkerraldean aritzea eta Tafallaldean be bai. Iker Galartzak esan deuskunez, gogotsu eta urduri dagoz hasteko.
Seigarren Bira
Zuberoan hasten da lehenengoz Gure Zirkuaren birea, Maule-Lextarren hain zuzen. Bihartik domekara bitartean egongo dira. Handik Gipuzkoara egingo dabe salto, maiatzean zehar Andoainen eta Lazkaon aritzeko. Ostean etorriko litzatekez Bizkaira. Esan dogunez, Markina-Xemeinen izango dira hasteko, Portugaleten ostean eta gero Elorrion.Nobedadeen artean esan behar, ondarrutar gazte bat dala taldean kide barria. 19 urteko neskatoa batu da lan taldera.
Karpa handiagoa
Ikuskizunari jagokonez, Iker Galartzak azaldu deusku, beti ahalegitzen direla zeozer barria eskaintzen. Bizkaian orain arte ikusitakoa ez errepikatzea izaten da euren nahia. Gure Zirkuaren karpa handitu egin da. Gaur egun 350 ikuslerentzako lekua daukie. Gurpildun aulkientzat be leku gehiago dago orain. Gure Zirkua ikusteko sarrerak web orrian dagoz salgai. Egunean bertan takillan be eskuratu daitekez.