Herrialde batzutan landutako "Kiss and Go" zonaldea Markinan ezartea erabagi dabe

"Ibilgailua gehienez minutu baten geratzeko lekuak dira" esan dau Iratxe Lasak, Markinako alkateak

Markinan Bizkaiko lehen “Musu eta agur” zonaldea jarri dabe martxan

"Musu eta agur" zonaldeetariko bat / Markinako udala

Kotxeak eta ibilgailuak hezkuntza-zentroetatik urruntzeko eta umeei eskolarako bidean autonomia handiagoa emoteko Musu eta agur zonaldeak jarri dabez Markina-Xemeinen. Hondarribian, Kantabrian edo Katalunian antzeko ekimenak martxan egozala ikusita, eredua Markinara ekartea otu jake. “Derrigor eskolara kotxez joan behar danetan, umeak jaso eta izteko lan hori arindu gura dogu. Arriskuak gitxitu gura doguz” esan deusku Iratxe Lasak, Markinako alkateak.

Ez da kotxea aparketako leku bat, ibilgailua gehienez minutu baten geratzeko lekua baino. “Gurasoak ezin dira kotxetik jaitsi, umeak kotxetik jaisteko, leihotik gurasoei musu bat emoteko eta zuzenean oinez eskolara gerturatzeko guneak dira” azaldu deusku Iratxe Lasak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00