Nagore Legarreta pozik dago orain arteko erantzunagaz

Argazki Eguna ospatuko da zapatuan Barakaldon, finalisten berbaldi eta sari emote ekitaldiagaz

Bihar Baffest jaialdiko 9 argazki finalistak lehian

Emakumezko argazkilarien jaialdia da Baffest. Zazpigarrena da aurtengoa. Irailaren 30ean hasi zan eta urriaren 30ra bitartekoa da. Lehiaketa bat egiten da aurretik, urtean zehar. Honetan, urtetik urtera gero eta parte hartzaile gehiago izaten dira. Antolatzaileen izenean Nagore Legarretak esan deusku pozik dagoz lehiaketaren martxeagaz. 

Argazki Eguna urriaren 8an

Valentzian, Madrilen eta Donostian egon dira ikusgai aurten lehenengoz lehiaketako finalisten lanak. Ikusle ugari izan dira. Orain, Barakaldon dagoz ikusgai. Zapatu honetan, Argazki Egunean, 9 finalistek, eurek egindako lanak defendatuko dabez epaimahaiko kideen aurrean. Danetariko argazkiak dagoz. Sariak be banananduko dira zapatuko ekitaldian. Aipatu daigun, Baffest jaialdian, erakusketa gehiago be badagozala. New Yorkeko Naomi Lewkowicz artistaren “Maggie: etxeko indarkeriaren erretratuak” ikus daiteke tartean. Barakaldoko Udalak, genero indarkeriaren ganeko erakusketea egotea be nahi eban. 

Tailerrak be antolatu dira.

Barakaldoko Baffest jaialdiaren barruan, tailerrak be antolatu dabez. Emakumezko argazkilarien lanak, urriaren 30era bitartean ikusgai Barakaldon.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular